SARIAK

Aurreko edizioan bezala, IkerGazte 2019 kongresuan 3 sari mota banatuko dira:

  1. jakintza alor bakoitzean aurkeztutako artikulu eta aurkezpen onenari
  2. jakintza alor bakoitzean aurkeztutako posterraren mikrotalk onenari
  3. Udalbiltzaren eskutik, Euskal Herriko garapenean eragin handiena izango duen lanari.

Jakintza arlo bakoitzeko sariak Baionako Udalak emango ditu.

 

Sarien esleipena. ARTIKULUAK.

Aurkezten diren artikuluak batzorde zientifikoa osatzen duten aditu bik ebaluatzen dituzte hainbat irizpideren arabera, eta horien artean, artikuluaren kalitatea saritzeko moduan den ebaluatzen da.

IkerGazte 2019 edizioan aurkeztu diren 111 artikuluak ebaluatzeko Batzorde zientifikoan 63 aditu bildu dira, bakoitzak batezbeste 5 artikulu ebaluatuz.

Ebaluatzaileek sarirako proposatutako artikuluen kopurua jakintza arlo bakoitzeko:

  • Giza zientziak eta Artea: 4
  • Gizarte zientziak eta zuzenbidea: 6
  • Zientziak: 6
  • Osasun Zientziak: 8
  • Ingeniaritza eta arkitektura: 8

Bigarren ebaluazioa aldizkari zientifikoek egingo dute. 2017. edizioan parte hartu zuten aldizkariak honako hauek izan ziren: Aldiri, Bat aldizkaria, Ekaia, Elhuyar, Osagaiz, Senez eta Uztaro.

Horrela, jakintza arlo bakoitzean 3 proposamen edukitzea da helburua.

Azkenik, azken proposamen horien ahozko aurkezpena ebaluatuko da: argigarria den, zuzena den, dinamikoa den… Eta sariduna zein izango den erabakiko da.

Azken atal horretan berdinketa jasotzekotan egileen kurrikuluma kontutan hartuko da.

Sarien esleipena. POSTERRAK.

Posterra aurkezten dutenen artean ere aurkezpen onena saritu egingo da eta sariduna entzuleek aukeratuko dute.

Jakintza arlokako aurkezpen saioetan, egile bakoitzak bere lana 3 minututan aurkeztuko du. Entzuleek ondoko alorrak baloratuko dituzte: argia eta ulergarria izan den, atsegina izan den, denbora mugatuaren barne azaldu duen… Balorazio onena duen 5 egile aukeratuko dira, jakintza arlo abkoitzean, bat.

Sarien esleipena. UDALBILTZA.

Udalbiltzak sari berezi bat emango dio Euskal Herriko garapenean eragin handiena izango duen lanari.

Sariduna aukeratzeko:

  • Udalbiltzak gaiaren araberako lehen aukeraketa bat egingo du.
  • Ebaluatzaileek artikulu horien gainean emandako balorazioarekin konparatuko da, hoberen baloratutakoa(k) aukeratuz.
  • Ahozko aurkezpena baloratuko da.
  • Zalantzarik balego, kurrikuluma begiratuko da.

 

Sariak

Sariak honako hauek izango dira:

Artikuluak:

  • 5 sari esleituko dira, jakintza arlo bakoitzerako bat, eta egileek ondokoa jasoko dute:
    • 300€ko sari ekonomikoa
    • Artikulua aldizkari zientifikoan argitaratzea
    • Aldizkari baterako urte bateko harpidetza
    • Diploma

Posterrak:

  • 5 sari esleituko dira, jakintza arlo bakoitzerako bat, eta egileek ondokoa jasoko dute:
    • UEUko bi liburu
    • Diploma

Udalbiltza:

  • Sari bakarra esleituko da, eta egileak ondokoa jasoko du:
    • 300€ko sari ekonomikoa
    • Artikulua aldizkari zientifikoan argitaratzea
    • Aldizkari baterako urte bateko harpidetza
    • Diploma

Hauek dira aurreko edizioetako SARIDUNAK.

IkerGazte2015

Artikuluak:

  • Giza zientziak eta artea: Begoña Altuna, “Euskarazko denbora-egituren tratamendu automatikorako azterketa”.
  • Gizarte zientziak eta zuzenbidea: Xabier Landabidea, “Euskaldunok eta telebista XXI. Mende hasieran: ikus-entzuleen hitzetan oinarritutako hurbilketa kualitatiboa”.
  • Zientzia zehatzak eta natur zientziak: Ainara Valencia, “Ugalketako disrupzio endokrinoa, Gernika eta Galindoko araztegien inguruko korrokoietan (Chelon labrosus)”
  • Osasun zientziak: Nerea Osinalde, “2Interleukina (IL-2) eta IL-15ak T linfozitoetan piztutako seinalizazio bidezidorren sakoneko azterketa proteomikoa”
  • Ingeniaritza eta arkitektura: Gorka Azkune, “Ezagutzan oinarritutako giza-jardueren eredu dinamiko eta pertsonalizatuak ikasten”.

Udalbiltza:

  • Olatz Perez de Viñaspre, “Osasun-txosten elebidunak posible ote?”

IkerGazte2017

Artikuluak:

  • Giza zientziak eta artea: Garazi Arrula Ruiz, «Erdaraz, mesedez»: Autoitzulpen literarioa Euskal Herrian, ikuspegi orokor bat.
  • Gizarte zientziak eta zuzenbidea: Aratz Ramírez de La Piscina, Nanoteknologien eta RFID dispositiboen arteko konbergentzia teknologikoa: pribatutasunarentzako mehatxu berri baten atarian?
  • Zientzia zehatzak eta natur zientziak: (bi artikulu egilek jaso zuten) Amaiur Esnaola Illarreta, Piriniotako muturluzearen (Galemys pyrenaicus) ekologia espazial eta trofikoa: kontserbaziorako funtsezko faktoreak eta Ania Ibarguren, Noaingo oilategi konpostagailua etxeko soberakin organikoak aprobetxatzeko ikerkuntza partehartzailea.
  • Osasun zientziak: Olatz Goñi-Balentziaga, Tumoreak, estres sozialak eta estresari aurre egiteko estrategiek jokabide depresiboan eta graunaren aktibitatean duten eragina.
  • Ingeniaritza eta arkitektura: Jaione Etxebarria, Gailu mikro-fluidiko analitikoetarako osagaien garapen eta azterketa.

Posterrak:

  • Giza zientziak eta artea: Begoña Altuna
  • Gizarte zientziak eta zuzenbidea: Beñat Garaio
  • Zientzia zehatzak eta natur zientziak: Nagore Elu
  • Osasun zientziak: Gotzone Hervas
  • Ingeniaritza eta arkitektura: Haritz Iribas

Udalbiltza:

  • Patricia Maraña, Hiri erresilientziaren eraikitze prozesua hobetzeko erakunde publiko, konpainia pribatu eta pertsonen arteko elkarlan markoa.