EKARPENEN AURKEZPENA
Ahozko komunikazio eta posterren aurkezpenen egutegia webguneko “Aurkezpenak” atalean dagoen estekatik jeitsi daiteke.
Ahozko komunikazioak
Komunikazioak asko jota 10 minutukoak izango dira, eta galdera-erantzunen tartearekin 15 minutura arte luzatu ahal izango dira.
Aurkezpenaren euskarri digitala aretoan egongo den ordenagailu eramangarrian sartuko dira aurreko kafe edo luntx tartean.
Aurkezpenaren euskarri digitala bi formatotan ekartzea gomendatzen da, haietako bat pdf-a. Gaur egun sistema eragile, aplikazio eta bertsioen artean dauden formato aldaketak ekiditzen saiatuko gara.
Apirilaren 3ko astean jakintza arlo bakoitza eta saio bakoitza non izango den iragarriko dugu.
Posterrak
Posterren neurria A0 izango da, bertikalean kokatuta. Horrela, neurriak ondokoak izango dira: 841 (zabalera) mm *1189 (altuera) mm
Izenburua, egileak eta afiliazioa argi azalduko dira posterraren goiko aldean.
Posterren ahozko aurkezpen laburra egin beharko da (3 minutu), apirilaren 3an argitaratuko den egun eta saioan.