INFORMAZIO OROKORRA

Non izango da?

Kongresua Errobiko Campusean izango da, Paueko eta Aturri Herrialdeetako Unibertsitatean, hemen.

Harrera eta ekitaldi nagusiak Anfiteatroan izango dira.

Zelan iritsi Baionara?

Errepidetik :

  • A 63 autobidea : Paris – Madrid
  • A 64 autobidea: Mediterraneoa, Toulouse
  • 810 departamenduko errepidea
  • 817 departamenduko errepidea

Trenez:

http://www.sncf.fr

Hegazkinez

http://www.biarritz.aeroport.fr

> Ikusi aukera hau!

Kotxea konpartitzeko aukerak partekatzeko: Unibertsitatea.net plataformako iragarki-oholatik egin daiteke.

Non lo egin.

IkerGazteren matrikularen barne lo egiteko ostatua hartzeko aukera dago (2 gau, maiatzaren 27 eta 28an).

Adi! 48 plaza dira, 4 pertsonako apartamentuetan (Temporesidences Cathédrale eta Chateauneuf).
Lo egiteko eskaeren onarpena matrikula ordainketaren arabera egingo da.

 

Dirulaguntzak

IkerGazte kongresuko matrikula ordaintzen laguntzeko,dirulaguntzak egongo dira (Ikusi Izen-Ematea atala).

Eskatzen diren laguntza guztiei erantzungo zaie, eta berau eskatzeko honelako egoera batean bazaude eskatu ahal izango duzu:

  • Matrikula ordaintzeko Ikerketa Talde baten babesa ez baduzu
  • 200 km baino gehiago desplazatu behar bazara IkerGaztera etortzeko
  • Unibertsitateko Gradua edo Masterra egiten ari bazara