IZEN-EMATEA

Izen ematea

UEUren webgunearen bitartez egingo da (hemendik).

Epea: 2019ko martxoaren 18tik maiatzaren 17ra.
Edozein zalantza baduzu, a.latatu@ueu.eus helbidera idatzi.

Matrikula prezioa

  • Matrikula prezioa 185 €koa izango da.
  • UEUko bazkideek 140 € ordainduko dute
    • Oharra: matrikula pertsonala den kasuetan aplikatuko da, ez ikerketa-talde baten eskutik ordainduko denean.
    • UEUko bazkide egin nahi duzu? Egin klik hemen.
  • Oharra: Ez dago prezioa merketzerik kongresuak eskaintzen dituen baliabiderik ez badira hartzen ere.

Matrikula formalizatzea, ordainketak.

Matrikula ordainketarekin formalizatuko da. Hau da, leku kopuru mugatua dagoen kasuetan, lekua ordainketa dataren arabera gordeko da.

Ikerketa talde batek ordainketa egingo duen kasuetan, talde berdineko dirusarrerak taldekatu ahalko dira, horrela eskatuz gero. Horretarako:

  • Matrikula egin behar du partaide bakoitzak. Oharretan ikerketa taldearen izena adierazi.
  • Ordianketa egingo duen ikerketa taldeko ordezkariak mezu elektronikoa bidaliko du a.latatu@ueu.eus helbidera, bere gain hartzen dituen parte harztaileen izena eta abizenak adieraziz.
  • Faktura nahiz izanez gero, faktura egiteko datuak adieraziko dira.

Ikusi UEUren matrikulazio-araudia webgunean.

Dirulaguntzak

IkerGazte kongresuko matrikula ordaintzen laguntzeko, DIRULAGUNTZAK EGONGO DIRA.

ADI!! Dirulaguntzak eskatzeko epea apirilaren 17an amaitzen da.

Eskatzen diren laguntza guztiei erantzungo zaie, bakoitzari 45-85€ bitarteko laguntza esleituz 3.200€ko kreditua agortu arte.

UPV/EHUren dirulaguntza: Euskaraz plazaratutako ikerketaren balioa eta oihartzuna handitzeko Ikergazten parte hartzeko diru laguntza UPV/EHUko ikerlari gazteentzat.

Udalbiltza: IkerGazte kongresuan parte hartzeko diru laguntza.

Dirulaguntza eskatzeko honelako egoera batean egon behar zara:

  1. Matrikula ordaintzeko Ikerketa Talde baten babesik ez baduzu
    • Eskatuko da: Ikerketa Talde batek matrikula ordainduko ez duenaren zinpeko agiria
  2. 200 km baino gehiago desplazatu behar bazara IkerGaztera etortzeko.
    • Eskatuko da: Bidaia nondik nora egingo duzun adierazi beharko duzu.
  3. Unibertsitateko Gradua edo Masterra egiten ari bazara
    • Eskatuko da: Matrikula agiria

Hauetako kasuren batean bazaude jar zaitez gurekin harremanetan (a.latatu@ueu.eus).

Dirulaguntza eskatzeko prozedura:

  • Matrikula egin eta oharretan adierazi: Dirulaguntza eskatu nahi dut.
  • Matrikularen ordainketa egin, leku kopuru mugatua duten saio eta ekintzetan lekua gordetzeko.
  • a.latatu@ueu.eus helbidera bidali dirulaguntza eskatzeko aipatzen diren 3 kasu horietako batean adierazten duen agiria.
  • Maiatzaren 3an jakinaraziko da zenbateko dirulaguntza esleitu den eta dirua bueltatzeko prozedura hasiko da.

Zer sartzen da izen ematearen prezioan?

  • 3 egunetarako matrikula
  • Aukeratutako tailer eta mintegietan parte hartzea (plazak mugatuak dira eta lehenbailehen izena ematea gomendatzen da. Ikusi egoera hemen)
  • 3 egunetako kafeak
  • 2 egunetako bazkariak (luntxa)
  • Osteguneko afaria, 85 plaza bete arte. (2019-04-08an BETETA)
  • Saio osagarrietan parte hartzea
  • Loa bi gauetan (maiatzaren 27 eta 28an), matrikulatzean eskatua, eta 48 plaza bete arte. (2019-04-08an BETETA)
  • UEUko bazkide ez direnentzat, UEUkide abantailak 2019an zehar, ikusi UEUkideen abantailak.