TAILERRAK
Maiatzak 27, astelehena.
Artikuluak, tesia eta bestelako dokumentu zientifikoak sortu LaTeXekin. (2019-04-05, BETETA)
- Igor Ruiz Agundez. BilbaoTIK – Bilboko Udalaren Informatika Zentroa.
- Baliabideak: Ordenagailu eramangarria behar da.
LaTeX instalatzeko: https://www.latex-project.org/get edo https://www.texstudio.org - Leku kopurua: 20
Dokumentazio tekniko eta zientifikoaren edizioak ezaugarri bereizgarri batzuk ditu. Tailer honek dokumentu tekniko (txostenak, proiektuak, aurkezpenak, etab.) eta zientifikoak (artikuluak, aldizkariak, liburuak, etab.) kalitate handiarekin ekoizteko baliabideak landuko ditu, bai formatu digitalean bai paperezkoan. Horretarako, edozein sistema eragile eta ordenagailutan exekutatu daitekeen LaTeX software librea erabiliko da. LaTeX dokumentuak ekoizteko tresna bat da. Mundu osoan erabilia zientziako eta teknologiako arlo askotan. Haren helburu nagusia kalitate oso altuko dokumentuak sortzea da.
Prozedura feministak: ezagutza, ikerketa eta herrigintza. (2019-04-12, BETETA)
- Miren Aranguren. Emagin Formazio eta Ikerketa Feminista Elkarteko kidea eta ikerketa proiektuen arduraduna.
- Leku kopurua: 20
Unibertsitateko testuinguruetan gertatzen dira ikerketa gehienak eta ezagutza bertan bakarrik garatzen dela uste du gehiengoak. Eremu horretan dagoen tradizio positibistaren nagusitasunak zein
ikertzaileen artean dagoen konpetentzia eta indibidualizaziorako joerak zaildu egiten dute ikertu eta ezagutzen dena jendartearen eta, bereziki, herrigintzan dihardutenen mesedetan jartzea. Lan-saio honetan, ikerketa eta metodologia feministek eskaintzen dituzten ikerketa-tresna berriak ezagutzeko tartea eskaintzeaz gain, ezagutzen trukea eta horizontaltasunean eta kidetasunean oinarritutako jakintzen eraikuntza nola garatu aztertu nahi dugu.
Ikerketa eta ezagutza feminista herrigintzatik birpentsatu nahi ditugu eta, era berean, herrigintza ikerketa eta ezagutza feministatik aldatu nahi dugu.
Argitalpen zientifikoetarako mapen sorkuntza. (2019-04-29, BETETA)
- Pili Martinez eta Aitor Bastarrika. Geomatika Aplikatua Ikerketa Taldeko partaideak eta UPV/EHUko Geoinformatikako Berezko Tituluko irakasleak.
- Leku kopurua: 20
QGIS software librea eta datu irekiak erabiliz, artikulu zientifikoetan eskatzen diren mapak egitea da helburu nagusia. Horretarako, datu espazialen erreferentzi sistemak nola kudeatu, sinbologia egokia nola aplikatu eta diseinu kartografiko egoki/eraginkorrak nola garatu irakatsiko da. Tailerra ikertzaile bakoitzak behar dituen datuen irudikapen grafikoetara egokituko da ahal den heinean.
Baliabideak: Ordenagailu eramangarria behar da.
HITZALDIA: 1757ko lapurterazko gutunak: jarraipena
- Xarles Bidegain. Paueko eta Aturrialdeko Unibertsitatean Euskal Literatura eta Euskal Mintzairako katedraduna, euskaltzain eta ikertzailea.
- Leku kopurua: 30
1757an “Le Dauphin” deitutako itsasontzi bat Baionatik abiatu zen Canadari buruz. Bidean Ingelesek bahitu zuten eta abornoan zegoen dokumentazioa Londreseko artxiboetan gorde zuten. Han, tesia egiten ari zela, X. Lamikizek deskubritu zituen lapurteraz idatziak diren 50 gutun. M Padillak gutun horien testua landu zuen. Lekukotasun aberatsa ematen dute gutun horiek garai hartako euskarari buruz, bai eta ere Lapurdiko giroaz. Gutunetan gehienik agertzen diren gaiak eta arrangurak edo kezkak erakutsiko ditugu. Ondotik, gutun horietan aipatu jendeak nor diren hatzeman du X Elosegik. Lanak jarraipena badauka, testuen tratamendua hobekitzeko, erdaraz eginak diren gutunak transkribatzeko eta beren testinguru historikoan zehazkiago kokatzeko.
Maiatzak 28, asteartea.
Datuak ikusarazteko, Infografia. (2019-04-05, BETETA)
- Joxan Apeztegia. BERRIAko infografista.
- Leku kopurua: 20
Datuak analizatu, grafiko tipologiei begirada bat eman eta zein datu azaltzeko zein grafiko aukeratu aztertuko dugu. Horretarako, argitaratutako adibideak erabiliko dira batez ere. Praktika eta ohitura onak azalduko dira (koloreak, ordena…). Teoria hauek azaltzeko adibideak aurkeztuko dira eta online erremintak erabiliko dira praktikan jartzeko.
Baliabideak: Ordenagailu eramangarria behar da.
Ikerkuntzan kontuan hartu behar diren gako juridikoak.
- Ion Turrillas. IKT abokatua, UPV/EHU.
- Leku kopurua: 20
Besteak beste, jabetza intelektualari dagokionez zeintzuk diren egileen eskubideak eta bestelako bete beharrak.
Aztertuko dira ere egoera ezberdinak datu pertsonalak babesteko araudiari dagokionez eta zeharkako beste lege batzuk.
Hauek dira jorratuko diren puntuak tailerrean:
- Jabetza intelektuala.
- Jabetza intelektualeko erregistroak/ erroldak.
- Lizentziak (Creative Commons lizentziak eta abar).
- Patente eta marken araudia.
- Jabetza industriala.
- Datuak babesteko araudia.
- Araudi orokorra.
Zelan aletu zure ikerketa akademiatik harago. (2019-05-01, BETETA)
- Uxune Martinez. Euskampus Fundazioko Kultura Zientifikoko eta Berrikuntza Unitateko Zabalkunde Zientifikorako arduraduna.
- Leku kopurua: 20
2016. urtean 2.300.000 artikulu zientifiko argitaratu ziren munduan. 2018an, 2.900.000. Estimazioen arabera, Euskal Herrian, 9.000 artikulu argitaratu ziren 2017an, 6.000 EAEn. Horietatik %80ak ez du izango inoiz aipu bakar bat eta %95a ez da hedabideetan agertuko. Ikerketa mundua loti ederrez osatuta dago, tiraderetan ahaztutako artikuluak. Azken urteotako esperientziak erakutsi du loti ederrak esnarazteko baliagarriak direla, esaterako, Twitterreko aipamenak. Zergatik? Ikerketaren inpaktu zientifikoa bultzatzen dutelako, lankidetzak ahalbidetzen dituztelako eta kazetariei hurbiltzen dielako emaitza, ikusgarritasuna areagotuz.
Tailer teoriko-praktiko baten bidez, gure ikerlana loti eder bat bihur ez dadin, adibideak eta bideak erakutsiko dira.
Tailer eta Saio Osagarri izango diren bi bisita antolatu ditugu:
Euskal Herriko Laborantza Ganbara.
2005. urtean sortua, laborantza herrikoi eta iraunkorraren alde lan egiten duen elkartea da, laborantza eta laborarien zainketan eta tokiko garapenaren alde egiten du.
- Irteera eta buelta-ordua: 15:00-19:00 (Baiona- Ainiza-Baiona)
- Autobusez izango da
- Leku kopurua: 20
ESTIA Ingeniaritza Eskola.
Bidarten egoitza duen ingeniaritza unibertsitate-eskola da.
ESTIA-ko erainkuntzak eta PEPSS eta EnerGea plataforma teknologikoak bisitatzeko aukera iznago dugu.
- Irteera eta buelta-ordua: 15:00-18:00
- Kotxez izango da
- Leku kopurua: 10